XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste bide bat Mikel Lasak abiarazi zuena da ta, iruditzen zaidanez, miniaturistaren perfekzio bide honetatik etorri dira gero Sarasola, Saizarbitoria, Urretabizkaia, mintzairaren paletan koloreak probatzen denak.

Tamarindo poesia. Kolorearen eta forma justuaren poesia. Begi poesia.

Sentimentu instanteak. Ikebana.

Guti ohartu den beste poeta bat bereziki aipatu nahi nuke hemen: Mikel Azurmendi Intxausti (13) Ik. haren poesiak Euskal Elerti 69 ta Euskal Literatura- 72-etan. LUR.

Post-arestianoa bera ere, bere aitortzaz: .

Lasagandik hurbilago hasi zen, agian.

Baina ez da sekula dotoreziazkoa izan, hori ere berak aitortua: .

Haren azkeneko poesietan zerbait harrigarri somatzen da: gaien ezdeuskeria, gaiaren axolagabekeria apropos eta bere ahaleginak espresioarekikoan.

Periodikoan irakurri den albiste bat poesia bihurtzen da.

Pastoralak estudiatzen ari zela, egungo egoerari aplika dakiokeen pasarte bat ebaki zuen eta poesia bat para digu.

Oihenart estudiatzen ari zela, bi-hiru atsotitzek bururazio bat ekarri diote ta horra poesia bat.

Kantazahar batek oraingo gorabeherak bururazi dizkio ta aski dira hukitutxo batzuk, poesia bat eraberritzeko.

Bibliako esaldi ezagun batzuei testuingurua aldatu, fabularen bat denboraz aldatu, parabolaren bateko pertsonak aldrebes jarri edo orainera bihurtu, huskeria bat, aski da poesia batetarako.

Espresabide interesgarriak benetan, probatu dizkigunak.

Propaganda Ministerioaren slogan ta esalegez ajitazio-poesia egiten zuen Maiakowski gogorazten du.

Forman, alegia (ideietakoak ez digu inporta).

Atsotitzetako, kantetako, esaldietako, errezo ta predikuetako hizkuntza eioa, usa-usatua, berbaliatzen dizu, espresio guziz esklusiboko Lasaren joeraren kontrast osoan.

Irudi kastatuak: birjina bortxatu nahiz hogei ta hamar denario. Sinbolo zaharkituak.